Hiru solairuz osaturik dago
1 Beheko solairuan egongela, jangela, sukaldea eta komuna daude.
2 Bigarrenean bainudun bi logela daude (bat balkoiduna eta bestea terrazaduna) eta beste bi elkarbanatu beharreko bainuarekin.
3 Hirugarren solairuan ugazabak bizi dira.
Mendi eta basoz inguraturik dago, eta kulukadun lorategi polit bat eta erretegi eta atsedenerako mahaiak dituen beste bat ditu. Bere terrazatik ikusten diren sartaldeak paregabeak dira.
Gosaria logelaren prezioan barneratua dago.
Naturan murgilduta
Mendi ibilaldiak, mendi bizikleta edota zaldi ibilaldiak burutzeko, edo besterik gabe, ikuspegien edertasunaz gozatzeko leku lasaia.
Kotxez minutu gutxira, Donostiako Kontxa, Ondarreta eta Zurriolara (iparraldeko surf hondartza nagusienetakoa), Hondarribikora edo Hendaia, Donibane Lohitzune edo Landetako hondartza polit eta lasaietara heldu gaitezke.
Garrantzizko ibilaldiak egiteko aukera ere badago, inguruko bailara eta herriak bisitatuz, hala nola: Oiartzun, Getaria edo Hondarribia.
Autopistatik 5 minutura gaude, Bilbo edo Iruñeatik 45 bat minututara.